Apirilaren 25ean Elkargunean elkartu ginen Xabier Munibeko DBHko eko-ordezkariak eta Floreagako LH eta DBHko eko ordezkariak.
Ikastetxean urtean zehar egin genituen ekintzak azaldu ondoren, udaletxera eramango ditugun proposamenak adostu genituen.
Bertan aukeratu ziren argazki lehiaketako irabazleak, Floreaga ikastetxeko bi talde izan ziren sarituak, DBH 2.B maila eta LH 1.B maila.
Eko ordezkarien lana eskertzeko “meriendatxo” bat ere izan genuen. Hurrengo zita Udaletxean dugu , maiatzaren 16an. Han bilduko gara udaletxeko ordezkariekin.











Utzi erantzuna