Txalkor Txistulari Taldeak antolatzen du Dantzari Txikia ekimena urtero. Bertan Floreaga Ikastetxeko Kandiola Dantza Taldeko, Xabier Munibeko Kandiola Dantza Taldeko eta Bizkargi Musika Eskolako Dantza Taldeko haurrek hartu zuten parte. Goizeko hamaiketan elkartu eta ordu biak bitartean herriko kaleetan ibili ziren dantza saioak egiten.
Egunari amaiera emateko, 13:00an talde guztiak herriko enparantzan elkartu eta dantza batzuk batera dantzatu zituzten.











Utzi erantzuna