Datorren apirilaren 23an Liburuaren eguna ospatuko da. UNESCOk 1995. urtean izendatu zuen egun hori liburuaren nazioarteko eguna. Beraz, nahiko ospakizun berria da.
Zergatik aukeratu zen egun hori? Egun horretan bi idazle famatu hil zirelako: Shakespeare (ingelesa) eta Cervantes (espainiarra). Biak egun berean eta urte berean hil zirela uste zuten, 1616ko apirilaren 23an, alegia. Gaur egun ikerketa batzuek erakutsi dute ez zela horrela izan, baina egun hori geratu da.
Ospakizun hau egiten da liburuak, argitaletxeak eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoarekin.
Hitzak: Juan Carlos Orodea









Utzi erantzuna