• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

DBH 1 LOREDO

2013-04-10 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Martxoaren 20an goizeko 8:45ean atera ginen Azkoititik autobusez.  Bi ordu inguru autobusean zain egon ondoren iritsi ginen Loredora.

Hotelera joan ginen maletak uztera eta segituan “La Curva´´ surf eskolara joan ginen. Surf eskolan Cesar izeneko monitoreak esplikatu zigun zer eta nola egin behar genituen gauzak. Lehenengo neoprenoa jantzi genuen. Ondoren oinez hondartza jaitsi ginen. Han surf eskolako furgoneta bat zegoen zain surfeko tabla gehienekin, hamar guk eraman genituelako “La Curva´´-tik. Hondartzan lau taldetan banatu ginen eta jolas batzuk egin genituen berotzeko. Berotu eta gero, nola jaiki tablan esplikatu ziguten. Eta gero uretara joan ginen. Olatu onak zeuden surf egiteko. Ez ginen oso onak baina ala ere dezente ondo moldatu ginen lehenengo eguna izateko. Ordu bat eta erdi inguru ibili ginen. Gero bazkaltzera joan ginen hotelera. Arratsaldeko laurak aldera ibilaldi bat egin genuen hondartza batera. Hondartzan batzuk bainatu egin ginen, ura oso hotza egon arren. 20:30 aldera hotelera joan ginen, aldatu eta afaldu egin  genuen. Afalostean “Buscando a Mavericks´´ filma ikusi genuen. Pelikula interesgarria zen. Pelikula bukatu eta ohera joan ginen.

Bigarren egunean, gosaldu eta aurreko goizean bezala surf eskolara joan ginen. Oraingoan azkarrago egin genuen dena eta denbora gehiago genuen surf egiteko. Aurreko egunean baino olatu gutxiago eta txikiagoak zeuden. Baina al zen moduan baina hartzen genituen gehienetan tente jartzen ginen. Bi ordu inguru aritu ginen surfean. Ondoren bazkaltzera joan ginen. Laurak aldera berriro ere ibilaldi labur bat egitera joan ginen bertan zegoen hondartza batera. Han haitzak zeuden eta karramarro txikiak, bi-hiru arrain txiki eta itsasoko izar bat hartu genituen. Hondartza horretan ere bainatu egin ginen. Gero hotelera bueltatu ginen. Afaldu eta gero festa bat eduki genuen diskoteka eta guzti.

Azkenengo egunean gosaldu eta hondartza garbitzera joan ginen. Hori ere egin beharreko lana da. Denetik aurkitu genuen: sokak, plastikoak, farola baten kanpokoa,botila pila bat, tabernetako plastikozko ahulki bat … Sinistezina zen hondartzan pilatzen den zaborra. Garbitu ondoren, autobusa hartu eta Castro Urdialesera joan ginen. Han eliza kanpoan bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren, berriro ere autobusera bueltatu eta Azkoiti aldera bueltatu ginen.

Surfean oso ondo pasatu genuen eta ibilaldietan ere bai, bisitatzeko lekua da. Merezi izan du Loredora joatea.

Hitzak: Jon Oteiza

Argazkiak: Meike Reijerman eta Jesus Larrañaga

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, ikastetxea, loredo, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa