Martxoaren 21ean goizeko 07:45ean autobusera igo eta Irunberriko arroila ikustera joan ginen. Batez ere saiak, sai zuriak eta antzeko hegaztiak ikustera, eguraldi bikainarekin. Eguerdiko 14:30etan Murillo de Gállegora heldu eta bertan bazkaldu genuen. Pixka batean deskantsatzen egon eta 15:30etan rafting egitera joan ginen. Ura oso hotza zegoen, baina hori ez zen guretzat oztopo izan eta oso ongi pasa genuen. Dutxatu eta maletak ostatuan uztera joan ginen. Gauzak utzi ostean afaltzera jaitsi ginen. Ondoren nahi genuena egiten utzi ziguten. Irakasleek esandakoan ostalera igo, bakoitza bere logeletara joan, pixka batean hitz egiten egon eta lo egin genuen.
Hurrengo eta azken egunean goizean jaiki, dena prestatu maletak egin eta gosaltzera jaitsi ginen. 10:30etan hidrospeed egitea tokatu zitzaigun eguraldi ederrarekin. Arriskutsua izan zen harriengatik, baina inork ez zuen minik hartu, batzuk sustoak bai ordea. Amaitu genuenean dutxatu eta bazkaltzera joan ginen. Denbora libre pixka bat eduki genuen eta 15:30etan Iruñera abiatu ginen. Heldutakoan entzierroa pasatzen den bidean ibili ginen eguraldi kaxkarrarekin. Azkenean autobusa hartu bidean geldialdi bat egin eta Azkoitira heldu ginen.
Hitzak: Maialen Arzalluz
Argazkiak: MªAxun Epelde eta Olatz Gastañares











Utzi erantzuna