Martxoaren 17an, igandean, ospatu zen Floreaga Ikastetxeko Gurasoen festa, San Jose eguna lan eguna izan baita aurten.
Guraso batzordekoak goizean goizetik hasi ziren dena prestatzen: ping-pong mahia, futbolinak, mahai luzeak, txorizo pintxoak eta edariak,…
David zuzendariak eman zuen goizeko hamaiketako mezaren ondoren, txistulariekin pasakalean etorri zen jendea patio berdera. Euskal dantzen erakustaldi bikaina izan genuen eta ondoren Ipuin Lehiaketaren sari banaketa. Ondoren, salda eta pintxoak banatzen hasi ziren eta beste txapelketak izan ziren: futbolin (Manolo eta Maria Juaristi txapeldunak), ping-pong (Angel Torronteras) eta futbol partida (gurasoak 8-6 ikasleak).
Eguraldia zalantzazkoa zenez, patio estalian jarri ziren barra eta lehiaketak. Festa zoragarria, giro bikainean!!
Ipuin Lehiaketaren irabazleak:
LH 3A: Laura Larrañaga
LH 3B: Lara Martín
LH 4A: Naroa Alberdi
LH 4B: June Larrañaga
LH 5A: Maria Ramos
LH 5B: Aitor Alberdi
LH 6A: June Ocaña
LH 6B: Naira Egino
DBH 1A: Maren García
DBH 1B: Maite Zubizarreta
DBH 2A: Sara Arrieta
DBH 2B: Unai Torronteras
Hitzak: Juan Inazio














Utzi erantzuna