• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

JON SARASUA

2013-03-07 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

“Barrurago ote daude krisiak?”

Jon Sarasuak hitzaldi bikaina eskaini zien, Floreagako XXIV. Euskal Kultur Jardunaldien bigarren saioan On Bosco aretoan bildu ziren hirurogei inguru laguni.

Hasieran bere burua “ibiltari” gisa aurkeztu zuen eta azken urteetan landu dituen arlo edo interesak aipatu zituen: bertsolaritza, euskara, kooperatiba, Hego Amerika, herri pobreetan sortu diren iraultzak, hausnarketa, espiritualitatea, … Gure krisiei buruz hitz egin nahi zuen, azaletik sakonera hainbat maila edo geruza aztertuz.

1. Gaur bizi dugun finantza krisia -diruaren eta banka sistemaren krisia- da ageriena eta jende askori eragiten dio indar handiz, batez ere langabeziarengatik. Baina ez da krisiaren maila sakonena.

2. Barrurago dago sistema osoaren krisia: garapen sistema dago krisian. Aberats berriak bezala bizi izan gara, gure herrian ere bai, kontsumo handiz eta harrotasunez. Baina eredu honek ezin du iraun. Biodibertsitatea oso azkar galtzen ari gara; energiaren arloan, petrolio merkearen garaia bukatzear dago; harrokeriaz edo “berri grinaz” bizi izan gara, egoera hau betirako balitz gisa … Txipa aldatu beharra dago. Ez da bidezkoa gure bizitza erritmoa mantentzen eta handitzen saiatzea, erritmo honetan ezin dutelako munduko herri guztiek bizi, eta gure gizartea herri pobreen kontura bizi delako honela.

XX. mendeak liberalismoak sorturiko kapitalismoa eta merkatu librea ezagutu zuen, eta jarraian erreakzio sozialistak. Biak ere mundu zatitu eta bidegabea ekarri dute, eta ez dirudi alternatibarik dagoenik … Gaur egun, hala ere, zentzu gutxi izango luke ezkerraz eta eskubiaz hitz egitea: aldaketa sakonagoa behar da. Ikerle asko “altermundialismoa”z hitz egiten ari dira, alegia, beste era bateko mundua eraikitzea lor daitekeela …

Euskal Herrian tsunami kultural baten antzekoa egon zen. Modernitatearen eta “progresoa”ren izenean, aurreko tradizio baliotsu askorekin eten handia egin zen. Baina belaunaldi berrientzat ere gauza batzuk erantzun gabe gelditu direla dirudi: heziketa ereduak, erlijiotasuna, transzendentziaren bilaketa, naturarekin harremana, familia bizitza, … Beharrezkoa izango dugu kultura birpentsatzea, era xumeagoan bizi izaten saiatzea eta gure izaera moldatzen duten harremanak berraztertzea.

3. Maila sakonagoan, krisia pertsonaren egitura psikologiko, espiritual eta existentzialean dago. Bizitzaren zentzua (nondik norakoa eta esanahia) bilatzea garrantzitsua da, eta badirudi jende asko noraezean ibil daitekeela. Animalia bereziak gara, espiritualak, bizitzaz jakitun direnak, eta galdera sakonak ditugu: Zergatik bizi gara hemen? Non dago biziaren iturria? Zer da bizitza ona izatea? Maila honetan, aldaketa norberarengandik hasi behar da.

Erlijioak gizadiaren esperientzia luzea jasotzen dute, eta baliagarriak dira zentzuaren alor honetan aurrera egiteko. Jon gogor saiatu da erlijioak aztertzen, batez ere Biblia eta kristautasuna eta budismoa, eta baita hinduismoa, islama eta herri indigenen erlijiotasuna. Egia da erlijioei itsuskeria asko itsasi zaizkiela boterearekin edota diruarekin kontaktuan… Hala ere, erlijioak bizitzan sakontzeko autobide edo etxe bezala har daitezke. Siddaharta Gautama edota Nazareteko Jesusen esperientziek sortutako espiritualtasun uhina guregana iritsi dira, eta gure kulturaren osagarri dira. Gizakiaren aberastasun antropologikoa ondo adierazten da erlijioetan; bai gizakiaren egoismoa eta agresibitatea, eta baita bere maitasun beharra eta berdintasun instintu edo sena ere.

Jonek Xabier Leteri buruz hitz egin zuen une batez, eta honen ibilbideaz: progresoaren izenean erlijioa ukatzetik, kristautasuna berriro aurkitzera.

Gure gizartean aberastasun hau galtzeko zorian gara. Beste herri batzuetan era naturalean adierazten da erlijio joera, adibidez, Brasilgo “lurrik gabekoen” mugimenduan …

Garai berri baten aurrean gaude. Gutxiagorekin bizi izaten ikasi beharko dugu, baina denengandik ikasiz, denetara zabalik egonez, sakonago biziz. Austeritatea balioa da, berez, pertsona askeagoak eta solidarioagoak egin gaitzakeelako. Jose Mari Arizmendiarrietaren pentsamendua hortik doa.

Jendearen galderei erantzunez, Jon Hegoaldeko herriekin egiten duten “zubigintza” lanaz aritu zen, ez soilik dependentzia luzatuko lukeen diru laguntza bidaltzeko, baizik eta elkarlana bideratzeko.

Gainera globalizazioaz, konpetentziaz eta lehiaz mintzatu zen. Anbibalenteak izan daitezke, eta galdera etiko berriak sortzen dituzte.

Aukera interesgarriak sortzen ari dira gure herrian, adibidez, jende asko ari da boluntario lanean euskararen alde (gure hizkuntzaren alde egin den lana erreferentea da mundu osoan),  edota bertsolaritzan. Lurrarekin harremanean ere ideia onak daude: kontsumo taldeak, nekazaritza ekologikoa, bigarren eskuko edo kontsumo alternatiboa bizimodu xumeago baten bila, mugimendu feminista eta bakezaleak …

Itxaropentsu agertu zen Jon. Krisiak hazteko aukerak dira.

Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe

Filed Under: Orokorra Tagged With: azkoitia, barrurago, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, jardunaldiak, jon, krisia, kultur, salestar, sarasua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • IMG_20260423_132651
  • IMG_20260423_132649
  • IMG_20260423_132632
  • IMG_20260423_132633
  • IMG_20260423_132627
  • IMG_20260423_132610
  • IMG_20260423_132538
  • IMG_20260423_132609
  • IMG_20260423_132532

Datorrena

Mai
1
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mai 1 Egun osoa
 
Mai
13
az.
Egun osoa DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
Mai 13 – Mai 15 Egun osoa
DBH1 : Hondarribi DBH 2: Bartzelona DBH 4: Madril
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT