Cambridge University-k urtero antolatzen dituen ingelesezko azterketetarako matrikula epea datorren astean irekiko da.
Azkoitian azterketa hauek egiteko zentro baimendu bakarra gure ikastetxea da. Ondorioz, gutxieneko ikasle kopuru bat elkartuko balitz, azterketak ikastetxean bertan egingo lirateke.
Azterketak hauek dira: STARTERS, MOVERS, FLYERS, KET, PET, FCE, CAE eta CPE.
Matrikula egiteko epea martxoaren 4tik apirilaren 10era izango da.
KET, PET eta FCE azterketak egiteko beste modalitate bat ere eskaintzen du Cambridge University-k. Hain zuzen ere, KET/PET/FCE for schools. Azterketa hauetarako matrikula egiteko epea martxoaren 4tik maiatzaren 2ra izango da.
Azterketa Azkoitian egin nahi baduzue, gure ikastetxeko idazkaritzan matrikulatu behar zarete.
Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitezte harremanetan zeuen seme-alaben ingeles irakasleekin edo ikastetxeko idazkaritzarekin.









Utzi erantzuna