Hasi dugu jada kirol ekintzen garaia eta atletismoak ere, hasiera eman dio denboraldiari. Gure ikastetxeko 20 bat kide joaten dira entrenamenduetara, Joseba Díaz eta Jokin Lete, ikasle ohiak, entrenatzaile dituztelarik.
Abenduaren 4an eman zioten hasiera lehiaketei, Zarautzen burutu zen belar gaineko krosarekin. Bertan alebinen aldetik Mireia Etxaniz, Maialen Sudupe eta Unai Beristain izan genituen. Infantiletan berriz, Sarra Arrieta, Naia Etxaniz eta Leire Larrañaga.
Guztiek lan bikaina egin zuten, beraz hemendik zoriontzen ditugu eta izugarrizko animoak bidaltzen dizkiegu, bere horretan gogor lan egiten jarrai dezaten. Horrelako kirol gogorrean aritzeagatik guztion txaloak dituzue. Eutsi, hasi bakarrik egin gara eta!!!
Hitzak: Olatz Gabilondo
Argazkiak: Eduardo Sudupe










Utzi erantzuna