Urriaren 11n LH 2. ziklokoek txango bat izan genuen.
EKAIN BERRIKO KOBAZULOA ETA SASTARRAIN BASERRI ESKOLAra (Zestoa).
Oso urruti joan gabe deskubritu genuen oso leku bereziak ditugula hementxe bertan. Ekaingo leizea Euskal Herriko historiaurreko aztarnategi nagusietako eta interesgarrienetako bat da.
Kobazuloa orain dela 14.000 urte, Madelein aroan egindako labar pinturengatik da ezaguna. Pintura horiek bikain zainduta daudela nabarmentzekoa da.
Haitzuloan, gutxi gorabehera, 70 animalia-irudi daude. Zaldia da gehien ageri den irudia. Hartzak, oreinak, kapridoak… ere ikus daitezke Ekainen.
Milurtekoetan zehar pintura hauek ezkutuan egon ziren, haitzuloaren mikroklima hauskorrean, bere kontserbaziorako egokiak diren baldintza batzuetan, babestuta.
1969ko ekainaren 8an, Ekain haitzuloa eta bere margo ikaragarriak aurkitu zituzten Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek. Aurkikuntza arkeologo profesionalen eskuetan utzi zuten (Jose Migel Barandiaran jauna eta Jesus Altuna jauna, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak).
Handik aurrera ikerketa asko egin dituzte kobazuloan eta galdera hau beti buruan:
Nola begiets genezakeen humanitate urrun horren egonezinetako lekukoa hura mindu gabe?
Behar honetatik Ekain haitzuloaren erreplika, Ekainberri, eraikitzearen ideia sortu zen.
Erantzun honi esker orain aurkitu, ezagutu eta sentitu dezakegu euskal ondare artistiko paleolitiko hau, 2008. urtetik aurrera.
Ekainberrin izan eta gero Sastarrain Baserri Eskolara abiatu ginen. Han gure zain zeuden tailer bat egiteko, Ukuilu tailerra,hain zuzen.
Sastarrainen baserriko ohiko abere gehienak daude: oilategian, oiloak, oilarrak, ahateak, antzarrak, e.a. Ukuilu eta zalditegian, betizu arrazako behi erdibasatiak, txerriak, ardiak, ahuntzak, zaldiak, poneyak, pottokak, astoa, txakurrak, katuak, e.a.
Taldeka jarri eta azkar hasi ginen monitoreen laguntzaz animalien ukuiluak bisitatzen. Baina halako batean eguraldia zeharo okertu zen eta gure ekintza euria jasa batekin bukatu zen.
Hala ere, egun polit bat igaro genuen eta zertxobait ikasi genuen batez ere aurre-historia eta gure arbasoei buruz.
Hitzak: Maribel García











Utzi erantzuna