Ekainaren 18aren goizean DBH 2ko ingeles tailerreko ikasleok ikasturte osoan zehar prestatutako antzerki bat egin diegu LH 2,3 eta 4. mailakoei.
Antzerkia ingelesez egin dugu Txanogorritxorena. Jolas batzuk ere egin ditugu umeek parte har zezaten.Hasieran, nerbio batzuk izan ditugu, baina umeak sartu direnean konfiantza osoz aritu gara. Oso ondo pasatu dugu, eta umeek ere bai galdera bakoitzeko gozoki bat lortzen baitzuten. Espero genuena baino hobea izan da baina motza iruditu zaigu, umeek gehiago nahi bazuten.
Honako hauek izan dira parte hartzaileak: Olatz, Jessica, Miren, Elena, Jon, Ane, Ylenia, Josu, Joakin, Maria, Enara eta Andoni.
Hitzak: Ane Aranbarri
Argazkiak: Mariola Agirrezabal











Utzi erantzuna