Maitzaren 31n Iparraldean izan ginen, Frantseseko Departamentuak antolatzen duen bisita egiten. Iaz Donibane-Lohitzunen izan baginen ere, oraingoan Baiona eta Miarritzera joan gara. Baionako kaleetatik ibili gara, katedralean, Miarritzeko Aquariuma bisitatu dugu eta bertako marrazo, arrai tropikal eta itsas txakurrak ikusi ditugu; eta bukatzeko, Port-Vieuxko hondartzan bazkaldu eta bainu freskagarri bat hartu dugu. Primerako esperientzia aurtengoa ere!
Hitzak eta argazkiak: Jesus Larrañaga











Utzi erantzuna