• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • EGUTEGIA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

MAUTHAUSENERA BIDAIA

2012-05-21 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Bidaia hau Amical Mauthausenek eta SOS Arrazakariak antolatutakoa da. DBH4. mailako hiru ikasle gara, maiatzaren 10etik 14ra Austriara bidaia bat egin dugu eta honi buruz hitz egingo dizuegu.

Maiatzaren 10ean gaueko 23:45 Donostian autobusa hartu genuen Bartzelonara joateko. Gau osoa bidaiatzen igaro ondoren, goizeko 7:00etan iritsi ginen Bartzelonako autobus geltokira. Bertan, taxia hartu eta aireportura eraman gintuen. 8:20an hegazkinean sartu etab Munichera bi orduko bidaia egin genuen. Munichen autobusa hartu eta hiru orduko bidaiaren ondoren gure lehenengo taldeko ekintza burutu genuen, Hartheimeko gaztelua ikustea.  

Hartheim Austriako eutanasia zentru bat izan zen Nazien kontrolpean egon zena. Bertan 20.000 ezindu hil zituzten. Ezindu horien artean, eskolan gaizki zebiltzanak, elbarriak, atzeratuak… zeuden. Gurekin zihoazen hainbat taldeek omenaldiak egin zizkioten bertako biktimei olerkiak abestuz, testu batzuk irakurriz… Ondoren, hotelera joan ginen eta afaldu eta gero Amical Mauthauseneko buruek hitzaldi bat eman ziguten nazismoari, faxismoari eta arrazismoari buruz.  

Bigarren egunean Mauthauseneko kontzentrazio esparrura joan ginen. Bertan lehenik eta behin dokumental bat ikusi genuen kontzentrazio esparruari buruz. Gero, bertan egondako preso baten semeak lagundurik, Mauthausen bisitatu genuen. Ondoren, Mauthauseneko harrobia ikusi genuen. Harrobitik Mauthauseneko esparrura igotzeko eskailera batzuk daude, heriotzaren eskailerak izenpean. Presoek eskailera hauek bizkarrean harriak harturik igotzen zituzten eta sarritan poliziak jipoiturik bertan hiltzen ziren.  

Arratsaldean Guseneko sarraskitze eremura joan ginen. Bertako eraikinen aztarna gutxi daude lurrak saldu egin baitzituzten, baina italiar bati esker, orain oroigarriak bertan jarraitzen du. Gusenen bertan egondako Poloniako preso batekin ere hitz egin genien eta bere bizi esperientzia azaldu zigun. Eguna amaitzeko, hotelera itzuli ginen eta afaldu ondoren, berriro ere Amicalekoak hitzaldi bat eman ziguten.  

Azken egunean, berriro ere Mauthausenera joan ginen. Egun honetan munduko hainbat herrialdek bertako presoei omenaldia egin genien. Milaka pertsonak hartu genuen parte desfile batean bertan zeuden guztiek oroitzeko. Bazkaldu ondoren Municherako bidea hartu genuen eta bertan erosketa batzuk egin ondoren, hegazkina hartu genuen Bartzelonara. Bartzelonan alberge batean egin genuen lo. Hurrengo goizean autobusa hartu eta etxera itzuli ginen.  

Bidaia ederra izan dela pentsatzen dugu. Asko ikasi genuen holokaustoari buruz eta gertatutakoa inoiz ez ahaztea nahi dugu, horrelakorik berriro ez gertatzeko.  

Hitzak: Leire Elorza, Azul Ayuso eta Guillermo Nuñez  

Argazkiak: Koldo Gurrutxaga 

 

Filed Under: DBH, Orokorra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

2026-10-21 Txomiñe006
2026-10-21 Txomiñe011
2026-10-21 Txomiñe008
2026-10-21 Txomiñe010
2026-10-21 Txomiñe005
2026-10-21 Txomiñe007
2026-10-21 Txomiñe009
2026-10-21 Txomiñe013
2026-10-21 Txomiñe015
Gehiago

Datozen ekitaldiak

Aza 20
Egun guztia

1. ebaluazio bukaera

Aza 23
Egun guztia

DBH: 2. ebal hasiera

Aza 30
Egun guztia

JAI EGUNA

Abe 7
Egun guztia

JAI EGUNA

Abe 8
Egun guztia

JAI EGUNA

Egutegia ikusi

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT