Maiatzaren 16a egutegian gorriz jarria genuen 3. zikloko ikasle eta irakasleok. Ez zen noski jai genuelako baizik eta beste egunetan baino lan gehiago egin behar genuelako.
“Gu ere bertsolari” proiektuaren baitan, urte osoan, lanean ibili ondoren ikasitako guztia jendaurrean erakusteko parada izan genuen egun horretan. Xabier Munibe Ikastetxeko DBH 1eko ikasleekin batera eta Jon Martinen gidaritzapean, 150 lagun inguru atera ginen oholtza gainera geure irudimenetik sortutako ideiak ahalik eta txukunen abestuz kontatzera. Oso gai ezberdinak izan zituzten ikusleek gozagai: Azkoitiari buruzko bertsoak, eskaera xelebreei erantzun behar izan zieten zientzialariak, beraien lanetan izan zituzten ustekabeak kontatzera atera ziren dentista, suhiltzaile, mekanikariak… eta baita animali multzo handi bat ere.
Egia da ez zela jai eguna izan, baina egindako lanaren ondoren emaitza zoragarria izan zen, gustura geratu ginen ikasle eta irakasleok eta baita ikustera hurbildu ziren gurasoak ere. Ez zen jai eguna izan baina festa giroa zen han nagusi.
Hurrengo urtekoa egutegian jartzera goaz.
Hitzak: Mailu Irizar
Argazkiak: Juan Inazio Sudupe











Utzi erantzuna