Dantzari Txikien Eguna ospatu zen maiatzaren 13an Azkoitian.
175 haurrek hartu zuten parte guztira, eta 25 txistulari eta trikitilarik. Goizetik eguerdira bitartean herriko kaleetan ibili ziren dantza saioak egiten. Txalkor Txistulari Taldeak antolatzen du ekimena urtero; Floreaga Ikastetxeko Kandiola Dantza Taldeko, Xabier Munibeko Kandiola Dantza Taldeko eta Bizkargi Musika Eskolako Dantza Taldeko haurrek hartu zuten parte. Egunari amaiera emateko, 13:15etik aurrera, talde guztiek dantza batzuk batera dantzatu zituzten.
Azkoitiko Hitza











Utzi erantzuna