• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

PATTA TA SENDAEZINAK

2012-01-26 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

On Bosco Kultur Astearen barruan, Jesus Sudupe “Patta” musikaria izan dugu gure artean, DBHko ikasleei errezitaldi labur bat eskainiz, Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan. Iazko udazkenean disko bat atera berri du, “Patta ta Sendaezinak” bere taldearekin, Gaztelupeko Ahotsak etxearekin.

Jexuxek bere azken diskoko bost abesti kantatu ditu, formato akustikoan, bera bakarrik kantuan, gitarra, ahoko soinua eta ahotsa… Eta musikari loturiko hainbat azalpen eskaini dizkigu Juan Inaziok eta DBHko ikasle batzuek eginiko galderei erantzunez.
“Agur Rikio” kantuarekin hasi da saioa. Ondoren Jexuxek beste garai bateko kontuak gogoratu ditu, Jotakie, Dirección Obligatoria eta Os Gallardos taldeetan aritu zenean, orain urte batzuk. Orduan pop musika lantzen zuten, gaztelaniaz gehienbat. Orain kantuak euskaraz sortzen ditu.  Sendaezinak musika taldea nortzuek osatzen duten azaldu digu.
Jarraian “In the Basque Country” abestia kantatu du, euskal sustraiekiko atxikimendua esplikatuz.
Kantuen sorkuntza prozesuaz aritu da ondoren: kantuak norberaren komunikaziorako bidea dira. Hitzak sortzerakoan, batzuetan hainbat poetarekin elkarlana sor daiteke, nahiz eta azken diskoko kantu guztien  hitzak Jexuxek berak sortu dituen, eguneroko bizitzako sentimendu eta kezkei bidea emanez: poza, aspermena,… Gero “Joxemai beltza” kantatu digu.
Diskoaren hasierako kantua abestu ondoren (“Zure barruan”), musikak eskatzen duen lanari buruz aritu da. Musika maila altua dago gure gizartean gaur egun, eta lan handia egin behar da musika tresna bat ongi jotzeko, ia obsesio bihurtzeraino…
Entseguen eta grabaketaren lanaz ere aritu da, taldeak kantuen egituran duen lana zehaztuz. Eta bere musika gustuak ere adierazi ditu. Floreaga gazteak musika entzutera eta tresnaren bat jotzen gogor saiatzera animatu ondoren, saioaren amaierara iristean “Zer esango dinat ba?” kantatu digu. Emanaldi gozoa izan da. Eskerrik asko, Jexux.
Youtuben aurki daitezke bere kantu eta klip batzuk. Lotura hau aholkatzen dizuegu: http://www.youtube.com/watch?v=-evf4kCeptY

Jesus Sudupe, “Patta”, nos ha ofrecido un recital – charla en la Semana Cultural On Bosco, en el teatro del colegio Floreaga de Azkoitia. Además de ofrecernos una versión de cinco de las canciones del disco de “Patta ta Sendaezinak” en básico (guitarra, armónica y voz, cantando solo), nos ha ofrecido interesantes reflexiones sobre la creación musical. Eskerrik asko, Jexux.

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, musika, patta, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa