Urtero bezala, aurtengoan ere urteko kirolari onenei sariak banatu zizkien Azkoitiko Udalak.
Ostiralean, hilak 23, izan zen sari banaketa ekitaldia, eta kirol modalitate bakoitzeko onenak saria jaso ostean, guztien artean aukeratu zuten urteko kirolaririk onena. Lehia estua izan zen, izan ere, lehen bozketan Aitor Madrazo atletak eta Xabier Oroz saskibaloi jokalariak launa bozka jaso zituzten. Bigarrengo buelta bat egin zen bi kirolarien artean, eta Aitor Madrazo izendatu zuten kirolaririk onena. (www.azkoitikoudala.info-tik hartuta.)
Bizenta Mogel ipuin lehiaketako sariak ere banatu ziren , eta Miriam Frances, Floreagako ikasle ohiak, jaso zuen lehen saria Bihar ez da atzo idatzitako ipuinarengatik.
Floreagako ikasle direnak edo garai batean izan zirenen ordezkaritza ikaragarri izan zen.
Karate: Guillermo Nuñez (DBH 4)
Xakea: Carlos Sanchez (DBH3)
Atletismoa: Aitor Madrazo (DBH 4)
Igeriketa: Janire Arrieta Alberdi (DBH 3)
Triatloia: Rubén Almendro (ikasle ohia)
Ehiza: David Sánchez (ikasle ohia)
Arrantza: Alex Sudupe Kintela (DBH3)
Mendizaletasuna: Ioritz Goenaga (ikasle ohia)
Boloak: Idoia Muñoz Pernicas (ikasle ohia)
Gimnasia erritmikoa: Alazne Moreno, Leire Elorza, Ainhoa Aranbarri eta Itxaro Iraeta (DBH4)
ZORIONAK denoi!
Argazkiak: Joakin Sudupe











Utzi erantzuna