Kaixo lagunok!
DBH4ko ikasleak gara, Normalkuntza Taldeko Ikasle Batzordekoak.
Liburutegian mailegu sistemarekin jarraituko dugu iaz bezala. Gure helburua jendea irakurtzera bultzatzea da, horrek ematen dituen abantailak aprobetxatuz.
Astero asteartetan liburutegian egongo gara jolas orduan zuen zain. Liburua irakurtzeko astebeteko epea izango duzue, baina epe hau luzatzeko aukerarekin aurrez abisatuz.
Ikasturte amaieran sari zoragarri bat zozketatuko dugu irakurleen artean, baina zozketa honetan parte hartzeko ezinbestekoa da liburuaren laburpen txiki bat egitea; zenbat eta liburu gehiago irakurri, orduan eta aukera gehiago sari hori irabazteko.
Besterik gabe, espero dugu etortzea, liburu eskaintza zabala baitaukagu!
Normalkuntza Taldeko Ikasle Batzordea










Utzi erantzuna