LHko ikasleak goizeko 9etan eman diote hasiera ikasturteari, patio berdean elkartu dira Joseanen lehen “egun onak” entzuteko. Egun zoragarria aprobetxatuz Urrategira joan dira lagunartean, udan egindakoak eta bizitakoak elkarri kontatzeko aukera paregabea. Iritsitakoan elizkizuna izan dute, baina hamaiketakoa ahaztu gabe. Bertan atera dute ikasturteko lehen talde-argazkia. Ikastetxera iritsitakoan ikasturteko ordutegia jaso dute. Bihar ezagutuko dute zein izango den beraien gela, liburuak ireki, lehen hitz eta zenbakiak idatzi,…
HHkoak 10etan sartu dira beraien ikasgela berrietan. Lehen eguna lasaia izan dute: udan bizitakoa kontatu gelakoen aurrean, jolastu, andereño berria ezagutu… Hauek ere poliki-poliki hartuko dute martxa.
DBHkoak 10etan elkartu dira antzokian, han Zuzendari titularra den Joseanen hitzak entzun dituzte, segidan Pedagogi Zuzendaria den Koldok ikasturterako mesedegarri izango diren hainbat aholku eman ditu. Bukatzeko Pastoral arduraduna den Iñakik ikasturteko pastoral asmoa azaldu digu.
Udako hilabete lasaien ondoren berriro ere lanean hastea tokatzen zaigu. Aurretik hamar hilabete ditugu. Onuragarriak gerta dakizkigula denoi!













Utzi erantzuna