Aurten ere, ohiturari jarraituz, Lehen Hezkuntzako 2. ziklokoek Barrian egin zuten hiru eguneko egonaldia.
Maiatzaren 31n, asteartea, Barriara abiatu ginen. Goizean Gasteizen 3.mailakoek Santa Maria katedrala eta Naipes museoa bisitatu zituzten eta 4. mailakoak Artium museoan ibili ziren, bisita bat eginez eta koloreen tailerrean parte hartuz. Ondoren, San Francisco Javier parrokian aterpea eskaini ziguten bazkaria egiteko. Etxetik emandako ogitarteko goxoa jan eta gero jolaserako denbora pixka bat ere izan genuen.
Arratsaldean Barriara iritsi ginen. Handik aurrera dena izan zen gozamen. Eguraldiak errespetu pixka bat erakutsi zigun hotza gainetik astindu ezinik ibili arren. Jolasak, eskulanak, dantzak, antzerkiak, kantak, bertsoak, bingoa …, izan ziren nagusi goiz, arratsalde eta gauetan. Aipatzekoa da bereziki ikasleek gaueko beladetan eta aurreko prestaketa lanetan izaten duten jarrera eta jartzen duten gogoa, parte hartzaile zein ikusle gisa.
Lagunarte giro ederrean hiru egun pasa ondoren ekainaren 2an berriro etxera.
Egia esan ondo pasatzen dute, baina nekatu ere nekatzen dira. Hala ere, datorren urtean izena emateko prest.















Utzi erantzuna