• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

XXIII KULTUR JARDUNALDIAK

2011-03-25 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

Floreagako XXII. Euskal Kultur Jardunaldiak amaitu berri dira. Aurten hiru saio izan ditugu On Bosco aretoan.

Martxoaren 10ean Miren Agur Meabe poeta lekeitiarrak poema errezitaldi bikaina eskaini zigun, Ibone Ibazeta saxofoi jolearen laguntzaz. Miren Agurrek “Bitsa eskuetan”, bere azken poema liburuko hainbat poema deklamatu zituen, hitzari eta musikari protagonismo osoa eskainiz. Poesia bizitza ulertzeko eta hausnarketa egiteko bide baten gisa hartu du Miren Agurrek. Poemetan oroitzapenak, mina, orain urte batzuk hil zen bere amaren ahotsa eta giza harreman berrien itxaropena biltzen dira, … Oso ederra izan zen poemak Miren Agurren ahotsean entzutea, berak eman zizkigun azalpenekin, erreferentzia biografikoekin, … Gozamen handia.

17an Abraham Olano txirrindulari ohi bikaina izan genuen gure artean, munduko txapeldun izana, bai errepidean, bai erlojupean, … Koldo Aldalur kazetariak era bikainean zuzendu zuen elkarrizketa. Abrahami grabaturiko programa batzuk eta karrera batzuetako irudiak ere izan genituen, osagarri.

Kirolaren eta gizatasunaren balioak ondo nabarmendu ziren topaketa honetan. Bikaina izan zen!

Eta Xabier Andonegiren hitzaldiak eman zien amaiera jardunaldioi, “Adimen espiritualaren gaurkotasuna” izenburupean. Xabier apaiza da eta Pio XX Erlijio Zientzien Fakultateko zuzendaria. Gizakiok barne-barnean dugun dimentsio espiritualaz hitz zuen Xabierrek, beste adimen mota batzuekin batera jarriz, eta gizakiontzat ezinbestekoa eta oso probetxugarria dela azalduz. Honi esker gauzen sakontasuna, zergatiak eta helburuak azter ditzakegu, gure barrena, beste pertsonak eta osotasunaren misterioa ere bai. Gizartean dagoen espiritualtasun formen krisia aipatu zen, eta espiritualtasuna lantzeko aholku batzuk eskaini ziren. Amaieran elkarrizketa aberasgarria sortu zen.

Hiru saioak bikainak izan dira, hirurak guztiz euskaraz aurten, eta guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu: Guraso Batzordeari, Azkoitiko udalari, hizlari, komunikabide eta partaide guztiei. Zorionak eta eskerrik asko!

Las XXII Jornadas Culturales de Floreaga han ofrecido tres encuentros de indudable interés y calidad.

La poetisa Mire Agur Meabe inauguró las jornadas con un recital poético en torno a su último poemario (“Bitsa eskuetan”, espuma entre las manos), acompañada de la saxofonista Ibone Ibazeta. El recital nos permitió acercarnos y disfrutar de un mundo de sensibilidad extraordinaria.

El famoso ciclista Abraham Olano ofreció un repaso a todo su palmarés y una visión completa del ciclismo actual de la mano magistral de Koldo Aldalur, periodista de ETB.

El sacerdote Xabier Andonegi, director de la Facultad de Ciencias Religiosas San Pío XII, ofreció una conferencia de hondo calado sobre la “Actualidad de la inteligencia espiritual”. Ante la crisis de las formas de espiritualidad, valoró la aportación de la inteligencia espiritual al ser humano y a la sociedad, y ofreció algunas pistas para cultivar esta dimensión.

Las Jornadas Culturales han ofrecido sesiones de gran interés. Deseamos agradecer a todos su colaboración:  Junta de AMPA de Floreaga, Ayuntamiento de Azkoitia, ponentes, medios de comunicación, público en general,… Gracias y felicidades!!

Hitzak eta argazkiak: Juan Inazio Sudupe


Filed Under: Orokorra Tagged With: azkoitia, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, jardunaldiak, kultur, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • IMG_20260423_132651
  • IMG_20260423_132649
  • IMG_20260423_132632
  • IMG_20260423_132633
  • IMG_20260423_132627
  • IMG_20260423_132610
  • IMG_20260423_132538
  • IMG_20260423_132609
  • IMG_20260423_132532

Datorrena

Mai
1
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mai 1 Egun osoa
 
Mai
13
az.
Egun osoa DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
DBH 1/2/4: Ikasbidaiak
Mai 13 – Mai 15 Egun osoa
DBH1 : Hondarribi DBH 2: Bartzelona DBH 4: Madril
Eka
1
al.
8:30 am DBH: Ordutegi jarraia
DBH: Ordutegi jarraia
Eka 1 @ 8:30 am – 2:30 pm
DBH: Ekainaren 1etik ekainaren 19ra ordutegi jarraia: 8:30 – 14:30 
9:00 am HH, LH Goizez
HH, LH Goizez
Eka 1 @ 9:00 am
 
Eka
15
al.
9:00 am Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Ikasbidaia: LH 5-6 Barria
Eka 15 @ 9:00 am – Eka 17 @ 5:00 pm
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa

COOKIEn politika
Cookieak erabiltzen ditugu edukiak eta iragarkiak pertsonalizatzeko, baliabide sozialetako funtzionaltasunak eskaintzeko eta gure trafikoa aztertzeko. Era berean, gure web orriaren erabilerari buruzko informazioa partekatzen dugu baliabide sozialetako, publizitateko eta estatistiketako gure hornitzaileekin. Horiek aukera izango dute informazio hori zeuk eman diezun edo euren zerbitzuak erabili dituzulako eskuratu duten bestelako informazio batekin uztartzeko. "Onartu" sakatuz, cookie GUZTIAK erabiltzeko baimena emango duzu.
Ez saldu nire informazio pertsonala.
Cookie aukerakOnartu
Cookien politika

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko webgunean nabigatzen duzun bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionalitateak funtzionatzeko. Webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen diguten hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu. Cookie hauek zure nabigatzailean gordeko dira zure baimenarekin soilik. Cookie hauek ezabatzeko aukera ere baduzu. Baina cookie horietako batzuk ez erabiltzeak zure nabigazio-esperientzian eragina izan dezake.
Beharrezkoak
Always Enabled
Beharrezko cookieak ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honek webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez ditu sartzen. Cookie hauek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Ez beharrezkoak
Webguneak funtziona dezan bereziki beharrezkoak ez diren eta erabiltzailearen datu pertsonalak analitikoen, iragarkien eta kapsulatutako beste eduki batzuen bidez biltzeko bereziki erabiltzen diren cookieak beharrezkoak ez diren cookie gisa deitzen dira. Derrigorrezkoa da erabiltzaileen baimena eskuratzea cookie hauek zure webgunean exekutatu aurretik.
SAVE & ACCEPT