Beldurrei aurre egiten
Gau Beltza aprobetxatuz, beldurrei buruz hitz egiteko eta horiei aurre egiten ikasteko aukera izan dugu gaurkoan. Ipuinen, jolasen eta hainbat jardueraren bidez, beldurra sentitzea naturala dela ikasi dugu, eta elkarrekin, konfiantzaz eta ausardiaz, beldur horiek gainditzen lagun diezaiokegula elkarri.
Izan ere, iluntasunaren atzean ere badaude barre egiteko, jolasteko eta elkarrekin gozatzeko mila arrazoi! 🖤🎃
“Xanduli manduli kirrikiki, eman jatekoa guri”





Utzi erantzuna