
Lehenik eta behin Floreagako Ikastetxeko Solidaritate Taldeak eskerrak eman nahi dizkizue Gazteak eta Garapena (Jóvenes y Desarrollo) taldearen ekintzetan ematen duzuen laguntza handiarengatik. Urriaren 17an, larunbatean, “Solidaritate Pintxoa” eguna egingo dugu Kontzejupean. Pintxoen salmentan lortzen den diru guztia kaleko umeen alde Salestarrek dituzten proiektuei bidaliko diegu, bereziki lurrikarak jasan dituzten Venezuela eta Kolonbian. Hona hemen zuei, Azkoitiko laguntzaile guztiei, eskatu nahi dizuegun LAGUNTZA: Zeuek etxean prestatutako pintxo, tortila, bizkotxo, postre eta antzekoak 17an bertan Kontzejupera ekartzea, goizeko 9:30 eta 10:30 artean.
Beste laguntzarik eman nahi badiguzue ere, ongi etorria izango da. Azkoitiko elkarte edo “soziedade”, harakin, okin eta tabernariei ere egin diegu gure eskaria.
Besterik gabe, denoi aurrez eskerrak emanez, adeitasunez,
Solidaritate Taldeko kideok.









Utzi erantzuna