
Udaberri bete-betean eta maiatzeko eguzkia eta beroa lagun genituela, Kantu Jira VIII egin genuen herriko kaleetan. Jendetza bildu ginen eta guztiok elkarrekin gogotsu kantatu genituen euskal abestiak.
Mokadutxo bat egin eta ahotsak berotu ondoren, kalerik kale ibili ginen. Geure eztarriak astindu genituen, Azkoitia eta azkoitiarrak alaitu nahian. Trikitilari eta panderojoleei esker ere, alaitasuna izan zen nagusi.
Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei arratsalde bikaina pasatu baikenuen!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!











Utzi erantzuna