Apirilaren 30ean On Bosko antzokian LH 5 eta LH 6ko ikasleok jaialdi berezi bat eskaini genien gurasoei. Hilabete inguru aritu ginen Euskerako klaseetan saioa prestatzen eta azkenean gurasoen aurrean jaialdi bikaina eskaini genuen. Jaialdia berezia izan zen, bertsotan egin baikenuen: denon artean gaiak zehaztu, koplak osatu eta serio-serio entseiatu ondoren geure lanaren emaitza erakutsi genien antzokian elkartu ziren 150 guraso ingururi. Jasotako txalo zaparradek erakutsi ziguten egindako ahaleginak merezi izan zuela.









Utzi erantzuna