Une journée magnifique à Biarritz!

Gaur goizean, Azkoititik zortzietan abiatu eta Biarritz aldera jo dugu egunaz gozatzera frantseseko ikasleok. Hasieran zerua motel xamar egon da eta un peu de pluie (euri pixka bat) egin duen arren, berehala hodeiak uxatu eta egun osoan zehar eguraldi bikaina izan dugu.
Goizean zehar, hiriko txoko eder batzuk ezagutzeko aukera izan dugu. Nous sommes allés au marché eta bertako produktuak ikusten eta dastazen aritu gara. Giro paregabea zegoen! L’Église Sainte-Eugénie ere bisitatu dugu; eraikin benetan berezia eta ikusgarria da.
Eguardia iristearekin batera, kostaldera hurbildu gara. Les plages de Biarritz eta le Port des Pêcheurs bisitatu eta azkenik Grande plage izenez famatua den hondartzara joan eta bertan bazkaldu dugu. C’était vraiment délicieux.
Azken txanpan, farora bidean, eraikin dotoreez gozatzeko astia izan dugu, horien artean Hôtel du Palais jauregia. Azkenik, le Phare de Biarritz bisitatu dugu eta, bertako ikuspegi panoramikoaz gozatu ostean, autobusa hartu dugu etxera itzultzeko.
Egun borobila izan da, une journée magnifique zalantzarik gabe!
Hitzak: Nikole Soraluce










Utzi erantzuna