Gaurkoan LH4-5-6 eta DBH 1-2 mailetako Eko ordezkariek, Floreaga Parkean sortuko den Urmaelaren auzolanean parte hartu dute Aranzadi eta Azkoitiako udaleko teknikarien laguntzarekin.
Urmael honen helburua degradatutako eremua berroneratzea da eta azpiegitura berdeak hobetzea, herritarrei arnasgune berdea eskainiz. Urmael honi esker inguruko biodibertsitatearen hobekuntza lortu nahi da, hau ikastetxe
zein herritarren eskura egongo litzateke behaketa, lanketa, denbora pasa…egin ahal izateko.
Hau egiteko gure ikasleek urmaelaren lehen pausoari ekin diote, horretarako urmaelaren beheko zatian egongo diren hiru geruza jarri dituzte, ondoren, beste ikastetxekoek urmalearen beste zatiak jarriko dituzte eta azkenik, herritarren
auzolanari esker, azken hesia jarriko zaio urmaelari erabilgarri izateko.










Utzi erantzuna