Abenduaren 14an, Baztartxo antzokian, XXXIV. Gabon Kanten jaialdia ospatu zen. Jaialdi hau, Floreagako Guraso Elkarteak antolatzen du. Bertan, Mutriku, Bergara, Zumaia eta Urnietako taldeak parte hartzeaz gain, urtero bezala, gure ikastetxeko bi taldek parte hartu zuten.
LH 2. eta 3. mailakoek alde batetik, eta bestetik, LH 4., 5. eta 6. mailakoek parte hartu zuten. Azken bi talde hauek ikastetxeko irakaslea den Maite Alberdiren zuzendaritzapean aritu ziren.
Ekitaldiarekin amaitzeko talde guztiek elkarrekin Miguel Mari Azpiazuren Gabon Gaua abestia abestu zuten. Judith Eisman, Arhane Plazaola eta Daniela Carpintero ikasleak bakarlari lanetan arituz, Judith Tamayo pianoan eta gure ikastetxeko irakaslea den Nora Uria biolinean.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei!











Utzi erantzuna