Goizeko bederatzietan abiatu gara Floreagatik, irribarrez eta kantu artean, Donostiarako bidean. Bidaiak giro alaia hartu du hasieratik.
Iristean, autobusetik jaitsi eta zuzenean itsasontzira igo gara Santa Klara uhartera lehenbailehen heltzeko. Uhartean, hamaiketako goxoa jan ondoren, bi taldetan banatu eta ingurua goitik behera ezagutu dugu. Toki ezberdinetatik Donostiako hondartzak, mendixkak eta itsas panoramika zoragarriak ikusi ditugu, baita landare eta hegazti ugari ere.
Bazkaldu aurretik, itsasargira sartu eta bertako historia interesgarria entzun dugu adi-adi.
Eguna borobiltzeko, Kontxako hondartzan jolasean aritu gara eta konturatu orduko, nekatuta baina pozik, Azkoitirako bidea hartu dugu. Ikusi argazkiak!












Utzi erantzuna