Floreagako Ikastetxeko Solidaritate Taldeak eskerrak eman nahi dizkizue Gazteak eta Garapena(Jóvenes y Desarrollo) – Salestar Misioak taldearenekintzetan ematen duzuen laguntza handiarengatik.
Urriaren 25ean, larunbatean, “Solidaritate Pintxoeta bigarren eskuko denda” eguna egingo duguKontzejupean, azken urteetan egin dugun bezala.Pintxoen eta bigarren eskuko dendako salmentanlortzen den diru guztia Salestarren misioetakoumeen aldeko proiektuei bidaliko diegu.
Hona hemen zuei, Azkoitiko laguntzaile guztiei,eskatu nahi dizuegun LAGUNTZA:
Zeuek etxean prestatutako pintxo, tortila, bizkotxo, postre eta antzekoak 25ea bertan Kontzejupera ekartzea, goizeko 9:30 eta 10:30 artean. Laguntza bikaina izangoda 25ean Kontzejupera etorri eta pintxo eta trago batzuk hartzea.Bigarren Eskuko Dendan jostailu, liburu… eta abar saltzen jarriko ditugu. Azkoitiko elkarte edo “soziedade”, harakin, okin eta tabernariei ere egin diegu gure eskaria.
Besterik gabe, denoi aurrez eskerrak emanez, adeitasunez, Solidaritate Taldeko kideok.










Utzi erantzuna