Ikasturte honetan zehar, ikastetxeko Pastoral taldeak jarduera ugari antolatu ditu, ikasleen heziketa integrala sustatzeko helburuarekin.
Urtean zehar bi jai nagusi ospatu dira: On Bosco eta Maria Laguntzailearen festak. Bi egun horiek ospakizun eta ekitaldiz beteak izan ziren salestar familiaren espiritua eta balioak bizirik mantenduz.

Halaber, ikasleen garapen pertsonala lantzeko pastoral tutoretza saioak prestatu eta gidatu dira, hausnarketarako eta talde-dinamikarako guneak eskainiz. Goizero ematen diren “Egun onak” ere sail honetatik prestatu dira, eguna hasteko une inspiratzaile eta balioetan oinarrituak eskainiz.
Erlijio-esparruan, ikasleek aukera izan dute mezetan parte hartzeko eta nahi izan dutenek aitortzetara jotzeko. Momentu hauek isiltasunerako, barne-hausnarketarako eta fede bizitzarako espazio aproposak izan dira.

Bestalde, bi urtez behin egiten den lasterketa solidarioa antolatu da LILOANEN – Filipinetako haurren eta ikasleen hezkuntzarako laguntza proiektuarentzat. Ikastetxe osoak parte hartu duen ekimen honetan 1.600 euro bildu dira, elkartasunaren adibide garbia eta salestar heziketaren funtsezko balioa erakutsiz.

Pastoral departamenduak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei, eta lanean jarraituko du gure komunitatearen fedea, elkartasuna eta balioak elikatzeko.









Utzi erantzuna