
Gaur goizean mendi irteera zoragarri batez gozatu dugu. Ikasleek bi ibilbideren artean aukeratzeko aukera izan dute: Xoxotera igoera edo Izarraitz bira jarraituz azpeitiraino joan eta loiolatik azkoitira berriro. Eguraldi oso beroa izan arren, taldearen jarrera bikaina izan da, eta ahaleginak eta paisaiek esperientzia ederra bihurtu dute.
Elkarrekin egoteko, natura gozatzeko eta norberaren erronkak gainditzeko aukera paregabea izan da.










Utzi erantzuna