Aurtengo kanpaldia amaituta hiru egunetako egonaldia baloratzeko unea iritsi da. Eguraldia lagun, egun zoragarriak bizi izan ditugu. Egun bakoitzean ekintza bat genuen: windsurf, pedaloak, arrauna… Aukera ezin hobea kirol hauek hobeto
ezagutzeko eta arituaz gozatzeko.
Geratzen zitzaigun denbora librean paseoan, jolasean edota bainatzen ibili gara. Gauetan berriz abestiak, dantzak eta antzerkia izan ditugu.
Esperientzia polita izan da eta oso ondo pasa dugu denok elkarrekin.











Utzi erantzuna