
Maiatzaren amaierarekin batera, iritsi zen gure eztarriak astintzeko eguna. Izan ere, atzo arratsaldean VII. Kantu Jira egin genuen eta jendetza bildu ginen euskal abestiak gogotsu kantatzeko prest. Eguraldia ere alde izan genuen.
Mokadutxo bat egin eta ahotsak berotu ondoren, kalerik kale ibili ginen. Geure eztarriak astindu genituen, Azkoitia eta azkoitiarrak alaitu nahian. Trikitilari eta panderojoleei esker ere, alaitasuna izan zen nagusi.
Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei arratsalde bikaina pasatu baikenuen!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!











Utzi erantzuna