
Maiatzaren 21etik 23ra, DBHko 2. mailako ikasleok bidaia ahaztezin batez gozatu genuen Bartzelonan.
Lehenengo egunean geldialdi bat egin genuen Zaragozan hankak luzatzeko eta Pilarreko Basilikatik gertu hamaiketakoa egiteko. Arratsaldean, Bartzelonan, Park Güell bisitatu genuen, kolorez eta forma bitxiz betetako lekua. Gero, Passeig de Gràcian paseatu genuen, Plaça Catalunya ikusi genuen, Rambletatik jaitsi ginen eta eguna Maremagnum merkataritza zentroan amaitu genuen, non denbora librea izan genuen erosketa batzuk egiteko eta afaltzeko.
Bigarren eguna PortAventuran igaro genuen osorik. Primeran pasatu genuen atrakzioetara igoz, Shambala eta Dragon Khanen oihuka eta gure lagunekin parkeaz gozatuz. Emozioz betetako eguna izan zen!
Azken egunean, Ciutadella parkean paseo bat ematen hasi ginen, Auzo Gotikoa zeharkatu genuen eta parkean denok batera bazkaldu genuen. Ondoren, oinez joan ginen Garaipenaren Arkuraino, eta, bidaia amaitzeko, bisita gidatu bat egin genuen Sagrada Familian, non bere historiari eta arkitekturari buruzko gauza interesgarri asko azaldu zizkiguten.
Bidaia zoragarria izan da!










Utzi erantzuna