Maiatzaren 21ean DBH4kook espero ezin genuen 3 eguneko bidaia bati hasiera eman genion. Horretarako goizean goiz, nagiak atera eta autobusa hartu genuen, gure abiapuntua Segovia zela kontuan harturik. Urduritasuna eta ezinegona nabari zen guztion barnetan, azken batean nahiz eta programazioa jakin, ez genekien zer zegoen gure zain. Aurrena La Granja de San Ildefonso herreian dagoen “La Granja” jauregia bisitatu genuen. Nahiz eta izenak baserri moduko bati erreferentzia egin, sekulako palazio puska aurkitu genuen gure begien aurrean. Bertan bazkaldu eta gero Segoviara abiatu ginen. Iritsi ginenean leku hau famatu eta interesgarri egiten duen akueduktua hauteman genuen; hori gutxi balitz bertan ikusgai dauden kale miresgarrietan geure oinak martxan jarri genituen. Segovia atzean utziz, Madrilgo bideari ekin genion.

Bigarren egunari hasiera emateko, indarrak hartu genituen aterpetxeak eskainitako gosari itzel batekin. Goizetik Pozuelo de Alarcón-en dagoen “Europa parkea” bisitatu genuen. Handik autobusa hartu eta Madril hiribururantz abiatu ginen. Reina Sofia museoa, Atotxako geltokia, Pradoko museoa, Retiro parkea… Bertan ginen bazkaldu eta txalupetan ibili ginen. Zipriztin artean ibili ondoren, Madrilgo leku turistikoenetan zehar pasira bat eman genuen: Plaza Mayor, Plaza del Sol, Udaletxea… Almudena katedrala eta Madrilgo Erret Jauregia bisitatu genuen. Handik Templo de Debod, Plaza de España, Gran Vía eta… gure hankek askoz gehiago ezin zutenez, autobusean sartu eta egunari amaiera emateko, Xanadu saltoki-gunerantz abiatu ginen.

Azkeneko eguna zela kontuan harturik, indarberritu, maletak egin eta gogoz hasi genuen eguna, Warner deituriko jolas-parkean. Bertan, eguraldiak asko lagundu zigun, eta denok gustura ibili ginen bakoitza bere mailetako atrakzioetan. Bazkaldu orduko, 16:00ak aldera, guztiok bildu eta uretako atrakzioetan ibili ginen. Oso gustura ibili ginela esatea besterik ez dugu. Izan ere, giro aparta eraturik egun ezin hobea burutu genuen. Neka-neka eginda, autobusean sartu eta Azkoitirantz bueltako bidaiari ekin genion, afaltzeko geldialdi batekin, 01:00a aldera iritsi ginelarik.











Utzi erantzuna