
Aurten, DBH 1eko ikasleek ikasturte amaierako ibilaldia Hondarribira egin dute, esperientzia paregabe batez gozatzeko asmoz. Hiru eguneko egonaldia izan dute itsasertz eder honetako natura, historia eta abentura uztartzen dituen plan batekin.
Eguraldi goibelarekin, baina gogoz beterik abiatu ginen Azkoititik, goizeko 8:30ean. Hondarribira iritsi orduko, Higerreko itsasargitik Talaia bidea hartu genuen eta paisaia zoragarri baten erdian Guadalupeko elizaraino igo ginen. Arratsalde aldera, Hondarribira iritsi eta goxoki edo izozki batzuk erosteko aprobetxatu genuen.
Bigarren eguna uretan eta abenturan murgilduta eman genuen. Goizean, Hondarribiko hondartzan elkartu eta kanoa eta Big Paddle Surf jarduerak egin genituen. Taldeka, itsasora atera ginen, eta Praiduen hondartza eta Amuitz irla gertutik ikusi genituen. Eguraldia lagun, ur gardenetan salto egin eta snorkelari esker itsas hondoaren edertasuna deskubritu genuen.
Azken egunean, goizeko orduak kaleetan barna eman genituen, alde zaharreko harrizko etxe koloretsuak miresten.
Eguerdi aldera, Plaiaundiko Parke Ekologikora joan ginen, bertako hezeguneak eta faunaren behaketa egiteko.
Hiru egun hauetan, ikasleek talde-lana, natura eta kultura uztartu dituzte, betiko gordeko dituzten bizipenak partekatuz. Dudarik gabe, esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat.










Utzi erantzuna