
Dakizuen moduan Floreaga ikastetxeak bat egin du ostegunean hasi zen Euskaraldiarekin. IV. Edizioa maiatzaren 15etik 25era izango da. Irakasleok eman dugu izena eta ari gara txapa jantzita dinamikan parte hartzen. Ahobizi edo belarriprest, baina elkar mugituz egingo dugu.
16 urtetik beherakoek ofizialki parte hartu ezin badute ere, xaxatzaile gisa arituko dira inguruko guztiak zirikatzen euskaraz hitz dezaten. Horregatik, Eguzkiloreko ikasleek ere babestu dute Euskaraldia.

Beraz, aurtengo edizioko abestiak dioen moduan, gure bihotzaren taupadak euskaraz dira, jantzi txapa eta egin euskaraz!
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!











Utzi erantzuna