Irakurketa eta ipuinak funtsezkoak dira eskolan, irudimena pizten digutelako, ikasten laguntzen digutelako eta amets egiteko aukera ematen digutelako.
Eskerrik asko bihotz-bihotzez ipuinak irakurtzera etorri zineten LH6ko gure lagun guztiei: une oso berezia izan zen guretzat. Zuen ahotsak entzutea, pertsonaiei bizia ematen ikustea eta une horiek elkarrekin partekatzeak, ilusio handia egin zigun. Zuei esker, istorio berriak ezagutu genituen, hitz berriak ikasi eta, batez ere, irakurketaren magia elkarbanatzearen edertasuna sentitu genuen. Eskerrik asko ipuin bakoitzarekin bidaiarazteagatik!
Irrikitan gaude zuen hurrengo bisitaren zain…













Utzi erantzuna