Azkenean eguraldia eta marea lagun, DBH 3ko ikasleok Zumaia-Debako Biotopo Babestuko harraldera joateko aukera izan dugu!
Aurtengoan ere DBH 3ko ikasleak Azterkosta Programan parte hartu dugu eta bere baitan egin behar diren ikerketak egiteko Zumaia-Debako Biotopo Babestura joan gara!
Han, ekosistema eta paisaia liluragarri hura bertatik bertara ezagutzeko beta izan dugu: dinosauroen garaiko itsas hondoen gainean ibili, itsasoko animalien iknofosilak ikusi, baina baita egungo harraldeko bizidunen bila ibili ere! Izan ere, bertako biodibertsitatea aztertzeaz gain, gure itsasoko uraren parametro fisiko-kimikoak eta gizakiaren eraginez bertaratutako hondakin mota desberdinen ikerketa ere egin dugu! Esperientzia ederra benetan!











Utzi erantzuna