
Gaur, On Bosco Eguna ospatu dugu, oso egun berezia guztiontzat.
DBHko ikasleek elizkizunarekin hasi dute eguna eta ondoren txapelketa. Talde guztiek gogor borrokatu dute, baina, azkenean, DBH 4B izan da garailea. Zorionak irabazleei.
LH eta HHko ikasleek ere On Bosco Eguna modu berezian bizi izan dute. Elizkizuna, pelikula eta egunari amaiera borobila emateko ginkana.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Gaurko eguna On Boskok irakatsi zigun bezala ospatu dugu: poza, adiskidetasuna eta elkarbanatutako momentuak nagusi izan dira. Hurrengo urtean berriro ospatzeko irrikaz gaude!












Utzi erantzuna