Aurtengo On Bosko Astea esperientzia ahaztezina izan da!
DBHko ikasleek hiru hitzaldi inspiratzaile izan dituzte: kirolariekin (Jon Unanue eta Amaia Aizpuru), musikari Joseba Beristainekin eta boluntarioak (Maria Arrieta, Aitor Azkoitia eta Irati Lizarralde) inguruko hausnarketarekin. Eta HH eta LH ikasleak aldiz, magoen ikuskizunak.
Astelehenean:
Jon Unanue pilota munduan hasi zen, herriarteko txapelketa bat ere irabazi zuen eta ondoren arraunera egin zuen salto. Azken urteetan arraunean goi-mailan aritu da bandera eta estropada asko irabaziz.
Amaia Aizpuruk, berriz, kirol ezberdin asko probatu ditu: saskibaloia, futbola, pilota, pala, mendia, korrika, duatloiak… Era berean kirolarekin lotutako lan ezberdinei buruz hitz egin digu: epaile izatea, markagailua zaintzen duena…
Bien entrenamenduak azaldu dizkigute eta presioa eta osasun mentala nola zaintzen duten ere aipatu digute. Kirolaren munduan emakumeen presentzia areagotzen ari dela ere nabarmendu dute, nahiz eta oraindik asko dagoen egiteko.

Asteartean:
Joseba Beristain, musika-konposatzailea bera, batez ere ikus-entzunezko proiektuetarako soinu-bandak sortzeagatik ezaguna. Bere ibilbidean, hainbat film luze eta laburren musika konposatu du, hala nola “Unicorn Wars” (2022), “Loop” (2021) eta “To Bird or Not to Bird” (2023). Gainera, Beristain Goya sarietarako izendatua izan da ikus-entzunezkoetarako egindako musika lanengatik.

Asteazkenean
HHkoek Ekainen ikuskizunaz gozatu dute.

Ostegunean bi ekintza:
DBHkoentzat eta hitzaldiei amaiera emateko hiru ikasle ohi izan ditugu bi solidaritate proiektu aurkeztuz.
Irati Lizarraldek, Mendebaldeko Sahara eta bertan sufritzen ari diren egoera azaldu du eta ondoren, Maria Arrietak eta Aitor Azcoitiak udan Senegalen egindako boluntario esperientzia azaldu dute.

Eta LHkoentzat, Txoborro magoak magia eta dibertsioa ekarri ditu,

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!










Utzi erantzuna