
Hilabete pasa igaro da Valentziako uholde ikaragarriak sortu zuen sarraskiak guztioi bihotza hunkitu zigunetik eta oraindik gertatutakoaren arrastoak gugan jarraitzen du. Hasiera hasieratik genuen ikastetxean zerbait egiteko gogoa eta, hara nola, gure eskuetara egitasmo polit bat iritsi zitzaigun: izarrak margotzea Paiportako toki kaltetuenetako batean jartzeko, nolabaiteko argia emanez, parte hartzen dugun guztion berotasun izpiak helaraziz. Egoera kontuan izanik, Gabon jai hauetan ere beraiekin gaudela eta elkarren laguntzaz oztopo guztiei aurre egingo diegula jakinarazi nahi diegu.
Postalak ere bidali dizkiegu! Itxura “elfo” boluntario taldea prest dago, beraien etxeetatik atera ezinik daudenei, gure maitasun mezuak helarazteko. Bete ditzagun Valentziar senideen inguruak, amesten laguntzen duten izar distiratsuez eta mezu goxoz.










Utzi erantzuna