
Familiarizazioa: haurra etxean bezala sentitzeko prozesua.
Eskolako lehen egunetan hainbat emozio desberdin sentitu nituen: urduritasuna, tristura, beldur pixka bat… Ez da txantxetakoa, e! Leku berria, aurpegi ezezagunak… batzuetan gurasoengandik banatzerakoan, negar egin nuen.
Aste batzuk pasa dira eta orain gustura etortzen naiz! Seguru eta eroso sentitzen naiz. Andereñoak besarkadak eta muxu goxoak ematen dizkit. Maite nauela uste dut! Gainera, oso jarduera atseginak prestatzen ditu, istorio ugari kontatzen dizkigu, eta kantu pila bat dakizki!
Beste haurrekin jolastuz, oso ondo pasatzen dut eskolan!
Familiarizazioaren helburua konfidantza eta segurtasun giroa sortzea da. Haurra eskolan eroso sentitzen denean, jardueretan parte hartzeko, ikasteko eta esperientzia berriak aztertzeko prest dago.











Utzi erantzuna