• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

Kamaleoiek mila eta bat kolore!

2023-02-27 Idazlea: Agenda 2030 Leave a Comment

Badakigu animalia batzuk kolorez aldatzeko gai direla, ezagunenak kamaleoiak dira, baina inoiz pentsatu al duzue zergatik aldatzen duten kolorea?

Iturria: Hola.com webgunea. https://labur.eus/eK8oN

Pentsa genezake kolorez aldatzeko arrazoi bakarra, beren burua defendatzeko dela, izan ere, horrela kamuflatu egiten dira, eta harrapakariak ez badituzte ikusten ez dituzte ehizatzen. 

Kamaleoia harrapatzeko narrasti erraza da, oso mantso ibiltzen da, ez du hozka egiten, bere azala ez da pozoitsua eta ez da gai bere harrapakariei aurre egiteko. Ondorioz, kamuflajea ezinbestekoa du bizirauteko! Baina, kamaleoi batek kolorea beste arrazoiengatik ere alda dezake! 

Esaterako, bere aldartea. Hau da, kamaleoiak kolore bidez adierazten du estresatuta, asaldatuta, beldurtuta, alertan egoeran, erlaxatuta… dagoen. 

Iturria: Pixabay.com (ELG 21)

Klimatologiak ere, eragin handia du narrasti honen kolore aldaketetan. Tenperaturaren arabera, kolore bat edo beste bat erakusten dute. 

Baina nola demontre alda ditzakete bere gorputzeko koloreak? Bada larruazalaren geruzen azpian dituzten pigmentu-zelulei esker.  Horiek, islatzen den argiaren, gorputzeko tenperaturaren eta giroaren arabera, kolore edota tonalitate bat ematen diote kamaleoiaren gorputzari.

Iturria: Pixabay.com (Pixel-mixer)

Gehiago jakin nahi? Ikusi bideoa!

 

Egileak: DBH4ko Biologia-Geologiako ikasleak

Kontsultatutako iturriak: 

  • Lopez, A. (2014ko uztailak 14). ¿Por qué cambian de color los camaleones?. 20 minutos blog. https://labur.eus/yGekR
  • Coello, Z. (2018ko maiatzak 31). ¿Por qué el camaleón cambia de color?. Experto animal.com webgunea. https://labur.eus/VODzz
  • Navarro, D. (2022ko maiatzak 4). ¿Sabes cómo y por qué cambian de color los camaleones? Hola.com webgunea. https://labur.eus/eK8oN
  • Animal Planet Latinoamérica. (2018ko otsailak 2). ¿Por qué cambian de color los camaleones? Biosfera Digital youtube kanala. https://labur.eus/VgqYR

Filed Under: Txoko berdea Tagged With: 2030, agenda, azkoitia, dbh 4, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, zientzia bitxikeriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa