• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

MARRAZOEI BELDURRA? BENETAN?!

2023-02-13 Idazlea: Agenda 2030 Leave a Comment

Inoiz pentsatu al duzu zergatik diegun horrenbesteko beldurra marrazoei??

Marrazoek betidanik izan dute ikaragarrizko fama txarra Hollywood-en, baina benetan izan beharko al genieke halako beldurra? Ez noski! Hasteko, pelikulek gezurra esaten digute. Marrazoek oso gutxitan erasotzen dituzte pertsonak. Ba al dakizu, orokorrean, marrazo batek zu hiltzeko aukera 300 milioitik bat dela? Bai, bat bakarra! Sinestezina, ezta? Berez, marrazoek ez daukate gu erasotzeko arrazoirik.

Baina gertatzen diren eraso gutxi horietan, bi kausa daude: bata, geuk zirikatzen ditugulako (beraien bizitokietara sartzen gara, edo haien kumeen inguruan ibiltzen gara, edo beldurtu egiten ditugu…), haien burua defendatu eta eraso egiten digute.

Bigarrengo kausa marrazoen ikusmen txarra da. Ez al zenekien formak soilik ikus ditzaketela? Hala da ba, bai! Historian zehar gertatutako eraso guztien biktimen %50 inguru surfistak izan dira; %30 ingurua, berriz, igerilariak. Zergatik izango ote? Ba, marrazoek pertsona hauek beraiek jaten dituzten arrainekin nahasten dituztelako! 

Iturria:  National Geographic España (youtube kanala)

Jakin ezazu pertsonak ez gaudela marrazoen dietan. Gose baldin badira, lasai, ez zaituzte zu jango eta! 

Amaitzeko, hona hemen bi datu, bata lasaigarria, bestea kezkagarria: 2021ean marrazoek 9 pertsona hil zituzten; baina ba al dakizu urte berean 100 milioi marrazotik gora hil genituela pertsonok, jateko?

Iturria: noticiasambientales.com

Iturria: srecetas.es

Hau jakinda, marrazoek ez al ligukete beldur gehiago izan behar guri, guk haiei baino???

Interesatuta? Gehiago jakin nahi? Animatu bideoa ikustera!

Egileak: DBH4ko Biologiako-Geologiako ikasleak

Kontsultatutako iturriak:

  • Alcalde, S.(2022ko abenduaren 5a). Mitos y respuestas sobre los ataques de tiburones. National Geographic España. https://labur.eus/6QDv1
  • Leahy, S. (2018ko apirilaren 18a). Las probabilidades de que te muerda un tiburón, un oso y una serpiente son de una entre 893 mil billones: a este hombre le pasó.National Geographic España. https://labur.eus/5sl2N
  • Hainbat egile. (2011ko azaroaren 16a). ¿Son peligrosos los tiburones?. National Geographic España. https://labur.eus/bi7Fe
  • Salahieh, N. (2022ko uztailaren 23a). Los ataques de tiburones vuelven a ser noticia, pero muchos otros fenómenos son mucho más peligrosos. CNN-albiste-enpresa. https://labur.eus/W6LWj
  • Castillo, J.L. Tiburones. Revista Ciencias Unam. https://labur.eus/2K5wu
  • Hainbat egile. Datos sobre los ataques de los tiburones. Tiburones wiki. https://labur.eus/zPjHJ

Filed Under: DBH, Txoko berdea Tagged With: 2030, agenda, azkoitia, dbh 4, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, zientzia bitxikeriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa