• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

ESTEBAN ARRIETA ZUBIAURRE

2023-01-13 Idazlea: DBH Floreaga Leave a Comment

Jose Luis eta Dominika gurasoek sortutako familia ugari batean jaio zen Esteban 1931ko abenduaren 25ean, eta hurrengo egunean bataiatu zuten, hain zuzen ere, bere izena hartu zuen San Esteban egunean. 8 anai-arreba hazi ziren bertan.  Familiatik datoz Estebanen kristau sustrai sakonak.

Tarraconense Inspektoria zaharrean hasi da Estebanek Salestarren bizitzan egin duen ibilbide luzea. Lau urte egin zituen Seminario txikian (Huesca, Campello, eta bi urte San Vicen del Hortsen), eta 1947an Nobiziatua egin zuen. Lehenengo profesioa 1948ko abuztuaren 16an izan zen, eta Salestarren karisman hasi zen erabat Jaunari ematen.

Filosofia Gironan ikasi zuen; gero  Huescan eta Mataron egon zen irakasle, eta Teologiako prestakuntza-etapa (1954-1958) Bartzelonan, Martí-Codolan-en egin zuen. 1958ko ekainaren 22an Tibidaboko basilikan apaiz ordenatu zuen Antonio Urbss gotzainak.

 
Gizarte Zientzien irakaskuntzarako prestakuntza jaso zuen, ikastetxeen zuzendaritza eta administraziorako ikastaroak egin zituen, UPS-Erromako eguneratze teologikoko ikastaroa egin zuen.  Euskara irakasteko prestakuntza prestakuntza jaso zuen. Bere ama hizkuntza gogo biziz maite zuen. Salestarren giro euskaldunetan energia handiz zabaldu zuen Jesusen mezua, bere ama hizkuntzan.

1959az geroztik gure inguruko Salestar etxeetan egin zuen lana, Iruñea, Gurutzeta, Santander eta Zuazoko etxeetan kontseilari, bikario edo ekonomo karguak izan zituen. Donostiako Intxaurrondon urte askoan egin zuen pastoral lan bikaina. Deustun zuzendari izan zen 1976-79 hirurtekoan. Eta Azkoitiko Floreagara etorri zen 1999an. Hemen bizi izan ditu bere bizitzako azken 23 urteak, besteen zerbitzurako aparteko gaitasunarekin ia azken unera arte. Bere heriotza, 2023ko urtarrilaren 12an, lasaia izan da, komunitateko anaiez eta Azkoitiko bere familiaz inguratua.

Esteban salestar sendoa izan da, lanerako gaitasun handikoa, noblea eta zuzena, azkarra, adeitsua, eta eginkizun hezitzaile eta ebanjelizatzaileak eskatzen zion edozertarako prest zegoena. Apaiz-ministerioa fideltasunez garatu du, batez ere Salestar Familiako taldeekin. Bakezalea izan da egoera sozial nahasietan ere. Floreagan ondo gogoratzen dugu nola zaindu duen etxea eta etxekoak, nola prestatu eta bizi izan dituen mezak eta barkamenaren ospakizunak, bere Ama Birjinarenganako maitasuna… Ondo gogoratzen ditugu bere mendi ibilerak, naturaz gozatzen eta sentsibilitate hori besteengan sortzen, bere koadro ederrak, nola apaintzen zituen ikasgelak eta eliza, bereziki Eguberri eta Garizuman. Salestarren bizitzan eta  misioan eskuzabala izan da. Esteban, atseden hartu bakean paradisuan.

Goian bego

Filed Under: DBH, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Orokorra Tagged With: Arrieta, azkoitia, Esteban, floreaga, hezkuntza, ikastetxea, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa