Hitzak: Iñaki Echeverria
Argazkiak: Iñaki Echeverria eta Maribel
Urriaren 1ean, ostirala, HH, LH eta DBHko ikasle eta irakasleek ikasturtea Jainkoaren eskuetan jarri dute hasierako mezak ospatuz.
Horrez gain, astean zehar gela guztietan tutoretza saio berezi bat antolatu da kanpainako helburuak lantzeko. Honekin batera, ikasleek zehaztu dute zeintzuk izango diren kurtso honetako ilusio, konpromiso eta erronkak.
Ikastetxeko pastoral taldeko lana ez da hemen geldituko eta programatutako ekintza, ospakizun eta tutoretza saioak gauzatuko ditugu, gure helburuak betetzeko asmoz:
HH-LH:
1.Umeei berdinkideak eta Jesus ezagutzen lagundu.
2. Umeei besteen beharrekiko sentsibilitatea eragin.
3. Aldi liturgiko trinkoak – Abendu-aldia, Eguberria, Garizuma eta Pazkoa – sendo bizi.
4. Umeei solidarioak izaten lagundu eta irakatsi eta zerbitzuaren, zintzotasunaren eta adiskidetasunaren balioak eragin edo sustatu.
5. Andre Mariaganako maitasuna eragin.
DBH:
1. Taldearen barruan solidaritaterako eta laguntzarako jarrerak eragin.
2. Borondatezko lanaren mundua ezagutu: pertsonak, taldeak, jarrerak…
3. Jesus “besteentzako edo besteen aldeko pertsonaren eredu” gisa aurkeztu.
4. Besteentzako edo besteen aldeko pertsona izaten lagundu (aldaketa pertsonalik behar bada, berau eragin).
Aurtengo Pastoral plangintzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen:













Utzi erantzuna