Kurtso bukaera iritsi zaigu eta honekin batera ibilaldia egiteko eguna. Covid-a zela eta bi urte ibilaldirik gabe egon gara, baina aurten bai, hau da poza!!!
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoek egun pasa bat egin dugu. Goizean autobusa hartu eta Oriora, han hondartza ondoan dagoen parke batean jolasean ibili gara. Eguerdian ondoko zelaian bazkaldu eta ondoren han inguruko hegaztiak ikustera joan gara. Berriro autobusa hartu eta Izar Parkera. Autobusean sartu eta Azkoitira neka-neka eginda.
Zer ongi pasatu dugun!!!

Hitzak eta argazkiak: HHko irakasleak












Utzi erantzuna