Martxoaren 22an eta 24an DBH1koak Munoaundira joan ginen Burdin Aroko herri harresitua hobeto ezagutzera. Ikasturtean zehar historiaurrea landu dugu: Iraurgi bailaran non bizi ziren, nolakoak ziren herrian … Bertara iristean garai batekoen paperean jarri ginen eta Burdin Aroko herri harresitua irudikatu genuen. Taldeka bertako informazioa aztertu genuen eta ondoren, hurrengo egunean denon artean partekatu genuen. Orain hobeto dakigu nola bizi izan ziren gure arbasoak!












Utzi erantzuna